nuestra-tarjeta-fidelidad-eu-01

Caja Rural de Navarraren laguntzaz, AceBarakaldok bazkideen bezeroei AceBarakaldo Txartela eskeintzen die. Hau lortzeko Barakaldoko Caja Rural de Navarra-ren bulegoetara jo, Gipuzkoa kalea, 6 eta Askatasun etorbidea, 40.
tarjeta-acebarakaldo

AceBarakaldo Txartela bezeroentzako abantailez beterik dago…

AceBarakaldo Txartelarekin, abantaila guzti hauek lortuko dituzu:

  • Txartela doakoa da eta ez duzu bankurik aldatu behar. ez dauka inolako gastu gehigarririk: komisiorik eta mantenimendu gasturik gabekoa
  • 3 hilabetetan eta interesik gabe zure erosketak finantzatu ditzakezu. Zure erosketak hilabetearen amaieran ordaindu ahal izango dituzu, edo nahiago baduzu 3 hilabetetan interesik gabe eta kostu gehigarririk gabe elkartutako establezimendu guztietan.
  • Berehalako kontsumo kreditua eskaintzen du. Gustoko duzuna eros dezazun eta kuota errazetan ordainduz.
  • Haren titularrei abantaila osagarri gehiago eskaintzen ditu. Deskontuak, opariak, eskaintza bereziak, zozketak…
  • Txartel orokor baten abantailak dauzka. Barakaldoko komertzioetan erabil dezakezu, mundu osoko milioka establezimenduetan eta, gainera, Master Card txartelen aseguru guztiak izango dituzu.
  • Fideltasun programa establezimenduetan deskontuekin. Erosi berriro tokiko komertzioan eta % 2, 3 eta 5 eko deskontuak lor itzazu .
  • Kutxazain automatikoetan eskudirua atera dezakezu.

Hilabetero AceBarakaldo Txartelak ematen dizkizun promozioak jabetzeko webgunean eta sare sozialetan jarrai iezaguzu: % 5eko deskontu zuzenak, 50€ bitarteko opari txartelen zozketa, Gabonetako saskien zozketa… Hemen ikus ditzakezu egindako aurreko kanpaina batzuk:

Egindako kanpaina guztiak, bai aurreoak bai oraingoak, esteka honetan ikus ditzakezu: AceBarakaldo Txartelaren Promozioak.

… eta elkartuentzat ere bai

Merkataria izanda, AceBarakaldo Txartelari atxikita egotea ere abamtailak ematen dizkizu. 2000 pertsonak baino gehiago badaukate jadanik AceBarakaldo txartela, honek txartela onartzen duten komertzioetan erabiltzera bultzatzen die haren deskontuak eta promozioak aprobetxatzeko.

AceBarakaldo Txartela nola eskuratu

Bezero bezela AceBarakaldo Txartela eskatzeko, Barakaldoko Caja Rural-aren bulegoetara jo hurrengo helbideetan:

  • Gipuzkoa kalea, 6
  • Askatasun etorbidea, 40

Enpresa bezela AceBarakaldo Txartela eskatzeko, gurekin harremanetan jarri.
Elkartutako establezimenduetan AceBarakaldo Txartelarekin erosteak saria dakar! Eska ezazu!

Gustatu zaizu? Parteka ezazu!