Barakaldoko elizatea Bizkaiako herrialde historikoan dago; zein Euskadin eta Espainian dagoena. Bilbo Handiko eskualdean, Nerbioiko itsasadarreko eskuinaldean, dago. 100.228 biztanle daukanez (2015. urtean), Bilbo ostean Bizkaiko udalerri jendetsuena da eta probintzia hiriburuetako ostean, laugarrena da.

Udala industriari esker hazi zen, baina horrek nahasmendu urbanistikoa sortu zuen. Baserri giroko herri batetik industria- hiri batera igaro zen eta ekonomia- jardueraren arabera esparru ezberdinak sortu ziren, bakoitzak bere bereizgarriekin eta berezko izaerarekin.

Barakaldoko auzoak

  • Desertu eta Lasesarre: Hauexek dira hiriko gazteenetariko auzo batzuk. Aintzinean industria- esparru degradatua izan zena, gaur egun biztanleri gazte handi batekin bizitegi-gune bihurtu da. Ekainean hango jaietara joan gaitezke.
  • Larrea. Arrontegi eta Landaburu: Alde garaienatik ia hiri osoko ikuspegia izatea posiblea da. Hiri erdialdetik gertuko auzoak dira eta haien ostalaritza eta merkataritza establezimenduei esker giro onaz beterik daude. Irailean jaiak ospatzen dute.
  • Bagatza, Beurko eta Santa Teresa: Beurko eta Bagatzari buruzko lehenengo dokumentuak XVI. mendekoak dira. Gaur egun kontrastez beteriko gunea da non beheko aldeko etxetxoak eta Beurko Berriaren eraikin handi berria ikus daitezke. Bertan ere, Beurko industrialdea dago. Urrian jaiak ospatzen dituzte.
  • Done Bikendi eta Ibarreta-Zuloko: Hiriari ematen dion izena auzoa da. Goiko aldean dago eta hiriko ikuspegi ederrak ematen dizkigu. San Eloy ospitalea, San Bizente eliza eta Gernikako Arbola etorbidea inguratzen duen parkea (gure lorategi botaniko zoragarrian amaitzen duena), nabermentzekoak dira.
  • Arteagabeitia, Zuatzu eta Ansio: Hau da gure guneetatik komertzialetarikoen bat. Arteagabeitia paseotxo bat emanez BEC!-etik, hor ospatzen diren azoka batzuetaz gozatzen, Megapark-eraino joan gaitezke. Irailean beren jaietaz gozatu ahal ditugu.
  • Errekaortu eta Kareaga: BEC!-etik paseatuz Gurutzeta ondoan dagoen Errekaortu auzo lasaira helduko gara. Kareagan izen bereko industrialdea aurkituko dugu.
  • Basatxu eta Santa Agate: Barakaldo barruan dagoen herria. Gurutzeta auzotik igoz, eta A-8 gainetik igaroz, Basatxura helduko gara. Hau baserriz beteriko auzo txikia da. Bidearen amaieran, Santa Agate baselizara helduko gara, non otsaiaren bian bere erromeria ospatzen da.
  • Errekatxo, Ametzaga, Mesperuza, Gorostiza eta Bengolea: Hauek gure txokoetako tradiziozkoenetarikoak dira. Errekaortu eta Gurutzeta ondoan dagoen Gorostiza auzotik Errekatxora helduko gara. Hau Galindo ibai ondoan dagoen etxe partikularrez beteriko gunea da. Hemen Barakaldo inguratzen dituen gailurretara doazen mendi-bide asko daude.
  • Lutxana, Burtzeña, Munoa, Zubileta, Las Delicias:, Hiri erdialdetik, itsadarra jarraituz eta auzo hauek zeharkatuz, 30 minututan Bilbora oinez hel gaitezke.
  • Gurutzeta, La Paz eta Llano: Auzo hauek hiriko sortaldean daude. Hemen Gurutzetako Ospitalea protagonista da, estatu mailan erreferentea dena. Jaiak ekainean ospatzen dituzte.

Auzoetako festa bakar bat ere ez baduzu galdu nahi, jarrai iezaguzu sare sozialetan eta data zehatzetaz eta auzo bakoitzean egingo diren ekitaldietaz ohartaraziko dizkizugu.

Ekonomiaren eragilea

Historikoki, Barakaldoko ekonomia industrian sostengatu zen arren, gaur egun, ehundaka komertzio, ostalartiza establezimendu eta txiki eta ertain enpresekin zerbitzu sektorean oinarritzen da. Gainera, Max Center eta Mega Park heldu zirenetik inguruko hirietako merkataritza zentroetako kontzentrazio handienetarikoa da. Honek alboko hiriekin komunikazioak hobetu ditu baina, era berean, tokiko negozioei kalteak ekarri dizkie. Horrexegatik, AceBarakaldok egunero gure hiriak komertzioz, tabernaz eta enpresaz beterik jarrai dezan borrokatzen da.

Kirol arloan; futbol, eskubaloi, txirrindularitza, eta beste kirol batzuetako taldeak esistitzen dira. Haien artean ezagunenak dira: Barakaldo Club de Fútbol, zeinek Lehen Mailara igoera- promozioa 50.eneko hamarkadan jokatu zuena; Club Balonmano Barakaldo, zeinek Asobal ligan jokatu zuena; Balonmano Zuazo Femenino, 2007-2008 denboraldian estatuko kategoria gorenera igo zena eta Barakaldo E.S.T., emakumezkoen saskibaloi taldea dena.

Barakaldora joateko garraio publikoa

Barakaldo garraio publikoaren bidez oso ondo komunikaturik dago. Metroz, trenez  edo autobusez, gure hirira hurbil zaitezke eta erosketak egiten egun zoragarri bat eman dezakezu edota ugariak diren gure establezimendu komertzialetan une atsegin bat igaro ahal duzu.

Bizkaibus: 0654, 3115, 3137, 3122, 3141, 3129, 3338, 3136, 3144, 3336, 3522, 2316, 2326, 3471, 3472 lineak.
Informazio gehiago: www.bizkaia.eus

Renfe Aldiriak: C1 (Abando-Santurtzi) eta C2 (Abando-Muskiz) lineak, Lutxana eta Desierto Barakaldo geltokiak.
Informazio gehiago: www.renfe.com

Metro Bilbao: 2 linea. Gurutxeta, Ansio, Barakaldo eta Bagatza geltokiak.
Informazio gehiago: www.metrobilbao.net

Gasolino: Barakaldo-Erandio
Informazio gehiago: www.txalupa-erandio.es

Además, para viajar por los distintos barrios de Barakaldo, también tenemos el autobús urbano Kbus.
Informazio gehiago: www.kbus.es

Gustatu zaizu? Parteka ezazu!