unete-a-nosotros-eu-01

Zugatik zer egin dezakegun

Enpresa ertaina edo txikia, ostalaritza establezimendua, edo komertzio bat baldinbadaukazu, AceBarakaldo elkartetik abantaila sorta bat eskaintzen dizugu:

  • Bazkideen interes orokorrak babestu.
  • Salmentak handitzeko helburuarekin kanpainak eta ekintzak sortu.
  • Gure banku laguntzaileen zerbitzuetan lehentasunezko baldintzak.
  • Zure prestakuntza edota zure langileena hobetzeko berariazko formakuntza
  • Arazoak konpontzeko edota zure negozioan sortzen zaizkizun zalantzak behar duzun aholkularitza: zuzenbideko, dirulaguntzen kudeaketa eta baimenak, sare sozialen eta teknolgi berrien erabilera…
  • Publizitatea. Gure webgunean eta sare sozialetan zure edukien zabalketaren gainera, tokiko hedabide ezberdinekin akordioak dauzkagu gure bazkideek haien publizitate-salneurrietan deskontu handiak izan ditzaten.
  • AceBarakaldo txartelaren erabilera, abantailez beteriko txartela da zeinek bezeroei bultzatzen die txartel hau daukaten establezimenduetan erabiltzera.
  • Erakunde ofizialetan dirulaguntzak eskatzean, merkataritza elkarteari atxikita egoteak puntu gehiago ematen dizkizu, zeinek dirulaguntza handiagoak ematen dizkizuna.
  • Deskontu eta eskaintza bereziak elkartea osatzen duten establezimenduetan eta beste elkarte ezberdinei atxitako establezimenduetan.

Bat egin gurekin

Elkartean parte hartzeko gurekin harremanetan jarri kontaktu esparruan azaltzen diren edozein bidekin. Elkarteko partaide izateko kuotal hauexek dira:

  • Establezimendu bakarragatik: 20€
  • Bi establezimendugatik: 30€
  • Hiru establezimendugatik: 40€
  • Merkataritza banaketa enpresa handietako kuota: Kontsultatu

AceBarakaldo elkartetik lan egiten ari gara kuotaren zenbatekoa gure bazkideentzat esfortzu bat ez izateko, urtean zehar egiten ditugun promozioekin diru kopuru hau publizitate inbertsio bihurtzen da, izan ere saiatzen baikara gure ekintzek bazkideen irabazien handitzea lor dezaten.

Gero eta gehiago izan orduan eta gehiago egin ahal izango dugu Barakadoko merkataritza eta ostalaritzaren alde, baina ez hauek bakarrik baizik eta gure hiriko garapenaren alde ere, alabaina guztiz ziur gaude gure autonomoak eta PYMEak hiriko zutabeetariko bat direla. Honen alde borrokatzen jarraituko dugu, zugatik borrokatzen jarraituko dugu.

Gustatu zaizu? Parteka ezazu!