asociacion-eu-01

Nortzuk gara

AceBarakaldo, Barakaldoko Merkataritza eta hiri enpresen elkartea 2011n sortu zen Barakaldoko merkataritza eta ostalaritza sektorearen elkarte ezberdinen taldekatzearen ondorioz: Arteagabitia-Zuazo Merkataritza-elkartea, Beurko Bagatzako Merkatarien eta Enpresarien Elkartea, Gurutzetako Merkataren Elkartea eta Arrandiko Merkatarien Elkartea. Aipatutako elkarteek elkarte batean batzea erabaki zuten Barakaldoko merkataritza eta hiri enpresen amankomuneko interesen alde borroka egiteko.

AceBarakaldo 200 bazkidek baino gehiagok osatzen dute eta egunez egun hazten jarraitzen du tokiko ekonomia eta merkatari eta enpresari txikien eskubideak babesteko asmoz. Kontuan hartu behar dugu, Barakaldo esparru handiko merkataritza-gune gehiago daukan udalerria dela.

Elkartetik, gero eta bazkide gehiago izatea saiatzen gara, izan ere enpresa guzti horien batasuna Barakaldoko tokiko garapena lortzen laguntzen duen indarra dela uste dugu. Lokal hutsak saihestu nahi ditugu, eta gure auzokideen ekonomia hiriko hazkundearako izan dadin. Barakaldo merkataritza gune handi bat izan dadila nahi dugu, non kalitatezko establezimenduak aurkitu eta lanpostu egonkorrak sortzea posible izan dadin.

Jendartearen kontzientziazioa eta lankidetza beharrezkoak direla uste dugu, eta jendeak komertzio txikia eta ostalaritza hiriguneari balioa ematen dituztenak direla uler dezan, izan ere, haiek gabe kaleak komertzio itxitez beteko lirateke eta honekin batera alboko etxebizitzen balioa murriztuz eta segurtasun ezaren zirrara sortuz.

Gaur egun, elkarteko lehendakaria Ana Morgado Moreno da, lehendakariordea Jesús Manuel Taboada Prieto, idazkaria Ibon Ayastuy Villegas, diruzaina Alberto Ruiz Grande, bokalak Antonio Domínguez Cuevas, Olga Espinosa Brea, Alicia Gómez González, MªDolores García Moran, Marta Arteta Rosales eta Ana Mª Pereira Rodríguez dira.

Zer egiten dugu?

ACE Barakaldorekin elkartuta, eskaintzen ditugun jarduera eta zerbitzuen onurak jaso ahal izango dituzu, hala nola:

  • Zure eta zure langileen prestakuntza hobetzeko berariazko prestakuntza-ikastaroak.
  • Kontsumoa sustatzeko jarduerak antolatzea.
  • Enpresa elkartuak sustatzeko eta publizitatea egiteko kanpainak.
  • Presentzia tokiko komunikabideetan eta sare sozialetan.
  • Zure negozioan sortzen diren arazoak edo zalantzak konpontzeko aholkularitza: juridikoa, laguntzen eta baimenen kudeaketa, sare sozialen erabilera, teknologia berriak, etab.
  • Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazio zehatza.
  • Marketplace bera Barakaldo Store.
  • Gainera, elkartuta, CECOBIko (Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Kontseilua) eta Ezkerraldendako (Ezkerraldeko Merkataritzako elkarte guztien Konfederazioa) kide izango zara.

Ace Barakaldok honako hauetan du ordezkaritza:

  • Barakaldoko Merkataritza Mahaia.
  • Barakaldoko Aholku Batzordea.
  • Eusko Jaurlaritzako BBAG-Turismoko lantaldea
  • Barakaldoko Jai Batzordea
  • Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea
  • Baduzu dendarik, ostalaritza-establezimendurik edo ETEik? Bat egin AceBarakaldorekin eta begiratu zugatik egin dezakegun guztia.
Gustatu zaizu? Parteka ezazu!